I. ERANSKINA: Metodozko argitzapenak

      Iturriak: Txosten honetan eskaini ditugun datuak bi iturritatik hartu ditugu:

      • Erakunde publikoak. Zehazki:

        • Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako: Nafarroako Gobernuak eskainitako datuak.

        • Nafarroako udal hauteskundeetarako: Espainiako Barne Ministeritzak eskainitako datuak.

        • Arabako Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako: Arabako Foru Aldundia.

        • Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako: Bizkaiko Foru Aldundia.

        • Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako: Gipuzkoako Foru Aldundia.

      • Berme Batzordearen ikuskariek mahaiez mahai jasotako datuak. Ikuskariek egindako zenbaketan, zenbaketa ofizialetan ez bezala, banatu egin dira AuB eta legez kanpo utzitako Herri Plataformek lortutako datuak batetik eta ohiko bozka baliogabeak ("baliogabe teknikoak") bestetik.

      Ondorengo taulan, Berme Batzordearen ikuskariek zuzenean zenbatutako mahaiak zehazten dira herrialdez herrialde. Gainerako mahaien informazio zuzenik ezin izan dugu eskuratu, edozein dela kausa: ikuskariei euren lana egiten galarazi zitzaielako, zenbaketa zehatza egin ezin izan zutelako edo emaitza horiek Berme Batzordera iritsi ez direlako. Taula honetan ikus daitekeen bezala, udal hauteskundeetarako, hautes zerrendak legez kanpo uzteak eragindako mahai guztien %83,8ari buruzko informazioa eskuratu ahal izan dugu. Foru hauteskundeen kasuan, berriz, mahai guztien %77,3ari buruzko datuak lortu ditugu.

      Udal hauteskundeak

      Foru hauteskundeak

       

      Legez kanpo utzitako kandidaturak aurkezten zireneko udalerrietako mahai kopurua

      Ikuskariek zenbatutako mahaiak

      %

      Mahaiak

      Ikuskariek zenbatutako mahaiak

      %

      Araba

      350

      324

      92,6%

      381

      320

      84,0%

      Bizkaia

      1.283

      893

      69,6%

      1.380

      1.043

      75,6%

      Gipuzkoa

      771

      762

      98,8%

      908

      889

      97,9%

      Nafarroa

      469

      428

      91,3%

      931

      530

      56,9%

       

      2.873

      2.407

      83,8%

      3.600

      2.782

      77,3%

       

      Bi datu iturri horiek (erakunde publikoenak batetik eta ikuskarien bidez zuzenean lortutakoak bestetik), honela uztartu ditugu gure azterketan: iturri ofizialetatik, emandako bozken kopuruak, ofizialki "baliogabe"tzat jotako bozken kopuruak, kandidatura legeztatu bakoitzak jasotako bozkak eta bozka zuriei buruzko datuak bildu ditugu. Ikuskarien bidez lortutako datu zuzenak, berriz, ofizialki "baliogabe" gisa zenbatutako bozken barruan AuB edo Herri Plataformei dagozkienak zenbait diren zehazteko erabili ditugu. Ikus ditzagun, zehatzago, bide horretan egindako eragiketak.

      Nafarroako Parlamenturako zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Orokorretarako hauteskundeen emaitzak zehazteko prozedura:

      Hautes-barruti bakoitzean zenbatu ahal izan ditugun mahaietan, ofizialki "baliogabetzat" emandako bozken artean, AuBren bozkak kalkulatu ditugu, ikuskarien emaitzetan oinarrituz. Horretarako, lehenik, "baliogabe teknikoek" emandako bozkekiko osatzen duten ehunekoa kalkulatu dugu. Zehazki, hona hemen, hautes barruti bakoitzean zenbatutako mahaiek eman dizkiguten koefizienteak, emandako bozkekiko baliogabe teknikoek osatzen duten ehunekoarekin:

       

      ARABA

       

      AIARA / AYALA

      0,688723304167843%

      VITORIA-GASTEIZ

      0,721058121243525%

      RESTO DE ARABA

      0,845245429451534%

      GIPUZKOA

       

      BIDASOA-OIARTZUN

      0,626938555044540%

      DEBA-UROLA

      0,630884125529177%

      DONOSTIALDEA

      0,526832329599393%

       

      ORIA

      0,674524051537165%

      BIZKAIA

      BILBO/BILBAO

      0,487888474047399%

      BUSTURIA-URIBE

      0,423051707444338%

      DURANGO-ARRATIA

      0,567704872328814%

      ENKARTERRIAK/ENCARTACIONES

      0,636681252705952%

      NAFARROA

       

       

      Barruti bakarra

      0,371466402210242%

       

      Ondoren, ehuneko hori emandako bozkei aplikatu, eta "baliogabe tekinikoak" kalkulatu ditugu (8.512 bozka guztira Hegoalde osoan). Azkenik, "baliogabe ofizial" guztiei horrela kalkulatutako "baliogabe teknikoak" kenduz, barruti bakoitzean AuB-k lortutako bozken kopurua finkatu dugu. Bukatzeko, noski, horrek ekarriko zuen eserleku banaketa egin dugu, hautes legedia eta D’Hondt legea aplikatuz.

      Udal Hauteskundeen emaitzak zehazteko prozedura:

      Hiru prozedura ezberdin erabili ditugu udal hauteskundeen emaitzetarako:

      1. Herri Plataformarik aurkezten ez zen udalerrietan edo Herri Plataforma legeztatua zenetan, emaitza ofizialak bere horretan hartu ditugu.
      2. Herri Plataforma legez kanpo utzitako udalerrietan:
        • Ikuskariek bildutako informazio zuzena dugun udalerrietarako, mahaiez mahai zenbatutako bozketan oinarritu gara, Herri Plataformari dagozkionak zenbatuz. Horrela, baliogabetzat jo diren bozken artean legez kanpoko Herri Plataformei emandako bozken proportzioak atera ditugu udalerriz udalerri. Ondoren, proportzio horiek ofizialki baliogabetzat jo diren datuei aplikatu dizkiegu. Prozedura hau erabili dugu 145 udalerrietarako, tartean lau hiriburuak eta udalerri nagusi gehienak.

        • Ikuskarien bidezko informazio zuzenik eskuratu ez dugun udalerrietarako, herrialde berean zenbatu diren mahaien artean, baliogabe teknikoek emandako bozkekiko osatzen duten ehunekoa kalkulatu dugu. Ondoren, ehuneko hori udalerri bakoitzean emandako bozkei aplikatuta, udalerri bakoitzeko "baliogabe teknikoak" kalkulatu ditugu. Azkenik, ofizialki baliogabetzat jotako bozkei aurreko kopurua kenduz, udalerri bakoitzeko Herri Plataformaren bozka kopurua kalkulatu dugu. Prozedura hau, 56 udalerrietarako erabili dugu.

      3. Aurkeztutako kandidatura bakarra Herri Plataforma izan eta legez kanpo utzi dituzten udalerrietan, ez da udal hauteskunderik egin. Kasu horietan, eta kalkuluak egiterakoan, foru hauteskundeetan AuBk eskuratutako emaitzak jarri dizkiegu Herri Plataforma horiei.

      Azkenik, datu horiek guztiek ekarriko luketen zinegotzi banaketa kalkulatu dugu, d´Hondt legea eta hauteskunde alorreko legediak dioena aplikatuz.


      II. ERANSKINA: Europako Parlamentuko osaketa, estatuz estatu

      • Excel dokumentu gehigarrian aurkituko duzue. URL honetan:

      http://www.bermebatzordea.net/Europar_soziologoen_lanaren_emaitza.xls

      ¿En Euskal Herria se prepara una revolución? a la página principal